Basalandareekin ekoiztutako productu natural eta ekologikoak
Zertarako

Basare-ren helburua gizarteari ingurnean dugun altxorraren balioa irakastea da, naturari buruz pentsarazi, errespetatzen ikasi eta naturaz gozatzeko, zerbitzu eta trebakuntzako esperientzien bidez, eta bestetik, kalitate ekologikoko produktuak eskaintzea.
Produktu Ekologikoak

BASARE produktuak gure ingurunean aurkitu daitezkeen basalandereetan oinarrituta daude.
Elikadura

Kosmetika Naturala

Formakuntza Tailerrak

Jone Aldabaldetreku

Nekazal Ingeniaritza Teknikoa ikasi nuen.
Baratzagintza ekologikoan, lorazaintzan eta irakaskuntzan lan egin dut.
Basare proiektua, naturak gure eskura jartzen dizkigun aukerak kontutan izanda eta nire landareekiko interesa, ekologiari bultzada bat emateko gogoa eta irakastea gustoko detela kontutan hartuta sortu da.
Nire helburuetako bat etengabe ikasten egotea eta ikasitakoa, interesa duten pertsonei transmititzea da.

Zer iritzi daukate BASAREri buruz?


Basaren proiektua eta ekologikoa bultzatzearen filosofía oso gustokoa dut. Nire azalerako Basalandare & labanda krema oso ondo dijoakit. Egunero aurpegian eta dutxatik irtetean gorputz osoan ematen dut. Oso elikagarria eta lasaigarria da.
Rita Unzurrunzaga Schmitz
Ekain Arte Galeriako zuzendaria
Txoriene programari esker jende aparta eta produktu bikainak ezagutzeko aukera izan dut, horien artean BASAREK ekoizten duen Bizigarria dago. Oso-oso produktu interesgarria gure eguneroko jakiei beste ikutu bat emateko eta hobetzeko. Gutxitan izen batek horrenbeste esan nahi du.
Zigor Iturrieta
Sukaldaria eta Txoriene EITB programaren aurkezlea.
Basare produktuak erabiltzen ditut, eta gehienak erosi egiten baditut ere, xaboi-tailerra egin nuenetik neuk egiten dut xaboia etxerako, plazer hutsa! Gustoko ditut ez bakarrik kalitatezko lehengaiak erabiltzen dituelako, baizik eta pasio, mimo eta maitasun handiz eginda daudelako, eta hori da niretzat, zalantzarik gabe, garrantzitsuena.
Libe Ormazuri
Ingurunea

Ingurune pribilegiatuan bizi gara. Euskal Herrian degun klima suabe eta hezea kontutan izanda, naturak basalandare aniztasun ikaragarria eskeintzen digu. Kantauriar kostalde ondoan dagoen nekazal herri txiki batean, Aian, dago kokatua Basare.
Azken Berriak
