Blog

formazioa iturraran

Pasa den larunbatean, Pagoetako Parkeko Interpretazio Zentroan eman genuen Basalandare-xaboi ekologikoen inguruko formakuntza. Talde ederra bildu ginen. Haseran, oinarrizko azalpenak jaso eta gero, talde txikiagotan jarrita, guztira lau xaboi mota egin zituzten eta bakoitzak 50 g-ko bina xaboi ezberdin eraman zituen etxera. Kalendula eta zitronela xaboia, asun, kamamila eta erromero xaboia, san juan belar-xaboia eta buztiñezko-xaboia egin zituzten. Lau orduko tailerra izan zen. Ederra izaten da hauek agurtzean irribarre batekin ikustea!

Close menu