Giro polita izan genuen atzo Zumaiko Artisau eta Elikagai Azokan. Bertan, Basare produktuak eskaintzeko postua izan genuen eta xaboiak egiten ikasteko bi tailer ere eman genituen. Tailerrera ume asko hurbildu zitzaizkigun, txikienak gurasoekin, eta 12 urtetik gorakoak lagunartean egin zuten beraien xaboia. Basarek eskainitako formazio gehienetan landareekin mazeratutako almendra eta oliba olioak, koko olioa eta beste […]
* Anemiaren kontrakoa, odoleko azukre maila jaisteko lagungarria, diuretikoa, garbitzailea eta hemorragien kontrakoa. Garai batean reumarentzako ere erabilia. Landare dietetikoa A eta C bitaminetan eta burni eta fosforoan aberatsa. Sustraia eta hostoak ilea ez erortzeko eta kaspa kentzeko tratamenduetan erabiltzen dira. * Hosto eta kimu berriak modu askotara sukaldatu daitezke: entsaladan, egosita, sopan, tortilan,etab. Basare […]
San Jose lore edo Primula vulgaris-ak loreak ireki ditu!. Paseo bat emanez, honen loretxo bat edo beste jaso eta entsaladan jan dezakegu. Hosto berriak gordinik, egosiak eta arrautzeztatuak ere goxoak dira.
Pasa den larunbatean, Pagoetako Parkeko Interpretazio Zentroan eman genuen Basalandare-xaboi ekologikoen inguruko formakuntza. Talde ederra bildu ginen. Haseran, oinarrizko azalpenak jaso eta gero, talde txikiagotan jarrita, guztira lau xaboi mota egin zituzten eta bakoitzak 50 g-ko bina xaboi ezberdin eraman zituen etxera. Kalendula eta zitronela xaboia, asun, kamamila eta erromero xaboia, san juan belar-xaboia eta […]