Hasiera

Ze ondo sentitu izan naizen beti landareen inguruan!
Betidanik izan naiz naturazalea, eta batez ere landarezalea.
Txikitatik egon naiz naturarekin kontaktuan. Asteburuero etortzen nintzen Askizura, orain bizi naizen nekazal eremura.
Nekazal Ingeniaritza Teknikoa ikasi nuen eta baratzagintza ekologikoan, lorazaintzan eta irakaskuntza munduan lan egin izan dut. Urteen poderioz, gure inguruan hazten zaizkigun eta ¨belar-txar¨bezala izendatuak diren basalandareak ezagutzen, hauek duten balioaz ikasten eta errespetatzen joan naiz.
Landare hauek basalandareak, sendabelarrak, gastronomian erabiltzen diren landareak eta apaintzeko landareak dira.
BASARE

Hemen inguruan lan eginez bizi nahi dut, niri gustatzen zaidan honetan, gozatuz. Horrela bizitzen erakutsi zidan nire aitak. Horregatik Basare sortu nuen.
Lorategietan, baratzetan eta lorontzietan berez sortzen diren “belar-txarrak” kentzen urteetan ibili ondoren, hauek errespetatzea erabaki dut, beraiekin bizi, erabili, eta duten garrantziari buruzko informazioa zabaldu.

Belar Txarrak

Belar Txarra desio ez den lekuan hazten dena da
Txarra?
Gure inguruan berez hazten diren landareak basalandareak dira eta horietako asko sendabelarrak. Landare hauek gastronomian, lorazaintzan eta kosmetikan ere erabil daitezke.