Blog

IMG_5031

Euskal Herrian hain ezaguna eta erabilia izan den kamamila. Maiatzetik Irailera bitartean, loretan dagoenean, hainbat familia joan izan dira eta joaten dira kamamila jasotzera mendira. Odoluzki, furunkulu etab.-etan kamamila-olioa oso lagungarria izan daiteke. Baita minbera izan dezakegun gorputzeko zatietan, lasaigarria baita. Umeei emateko gomendagarrienetakoa den landareetako bat da. Basarek Basalandare & Erromeru xaboia egiteko eta Basalandare & Labanda krema egiteko erabiltzen du kamamila-olioa.

 

Ta begietan be badekozu irritaute begie edo, ba mantzanilleagaz pasetan zan, bai. Begie pasetan zan, uran mantzanilleagaz. Hori umetan, holako gauzak bai, ez egoan beste botikarik eta!

(Teresa Petralanda, Orozko)

 

Close menu