Basalandareak eta kalendula krema

Basalandareak eta kalendula krema

Hidratatzailea, babesgarria, orbaintzailea eta freskagarria

Aurpegi eta gorputzerako

Menta usain goxoa duen krema freskagarria da. Arazoren bat duten azalentzat aproposa, gorritasunak daudenean, ekzemak, aza atopikoak, etab. Haurtxoentzat bereziki gomendatuta, kalendula daramalako eta oso kalitate oneko osagaiekin egina dagoelako.
Azal lehor narrituak eta finak lasaitzeko ere erabilia.
Azal osasuntxu batentzako ere egokia da.

Compare
Kategoria:
Partekatu:

Hidratatzailea, babesgarria, orbaintzailea eta freskagarria

Aurpegi eta gorputzerako

Krema hauek egiteko , basalandareak almendra-oliotan mazeratzen ditut hilabete batez. Erabilitako este-argizaria, gure inguran eta arau ekologikoak jarraituz zaindutako erleek sortutakoa da. Beste osagaiak ere kalitatezkoak eta ekologikoak dira. Dena artesau eran landuta dago, maitasun eta arreta bereziekin.

Osagaiak:
Menta eta kalendula almendra-oliotan mazeratuta*, menta infuzioa, emulsan, erle-argizaria*, E bitamina eta menta olio-esentzia*.
*Osagai ekologikoak

Tamainak:
30 ml / 75 ml

Close menu