Blog

IMG_5183

Zain-belarra gure inguruan asko hazten den landarea da. Euskal Herrian zein beste hainbat herrialdeetan etxe-medikuntzan gehien erablili izan ohi den landarea da, bere ezaugarri eta onura izugarriengatik.

Zain-belarra, zauriak osatzeko oso lagungarria, zaintiratua egiteko erabili ohi zen, batez ere Bizkaian. zaintiratua, erritual moduko bat da, urteetan zehar, magia, paganismoa, kristautasuna eta enpirismoa nahastu dituena. Praktika honen ezagutza emakumez-emakume pasatzen zen, familiakoen artean. Kontu handiz eginiko landare aukeraketa eta gero, gaixoari benda moduko bat egiten zitzaion mindutako zainaren gainean eta masaje bat ematen zitzaion bertan.

Baina, erabilera horrez gain, beste modu askotara erabili daiteke basalandare hau, jaten, adibidez. Gure gorputzarentzat oso ona da zain-belarra kontsumitzea, alde batetik C bitamina ematen digulako, eta bestetik, hanturak(inflamazioak) jaisteko oso lagungarria delako.

Basarek erabilpen desberdinak ematen dizkio landare honi, bizigarrian, jateko, eta basalandare eta karite kreman, gorputzean emateko.

Close menu