Blog

IMG-20190701-WA0010
Giro polita izan genuen atzo Zumaiko Artisau eta Elikagai Azokan. Bertan, Basare produktuak eskaintzeko postua izan genuen eta xaboiak egiten ikasteko bi tailer ere eman genituen. Tailerrera ume asko hurbildu zitzaizkigun, txikienak gurasoekin, eta 12 urtetik gorakoak lagunartean egin zuten beraien xaboia. Basarek eskainitako formazio gehienetan landareekin mazeratutako almendra eta oliba olioak, koko olioa eta beste hainbat osagai ekologiko erabili ohi izan dugu, baina oraingoan, berrerabilitako olioaz baliatu gara. Modu honetan egindako xaboia oso egokia da, adibidez, eskuak garbitzeko edota arropan agertu daitezken orbanak kentzeko. Umeak gustura joan ziren oraingoan ere, bakoitzak bere xaboitxoa eskuan hartuta!
Postuan eskainitako produktuak honako hauek izan ziren:
Basalandare xaboi ekologikoak: esku eta gorputzerako atseginak.
Basalandare krema ekologikoak: aurpegi naiz gorputzerako oso egokiak, bai goizean bai gauean.
Basalandare ezpain babesgarri ekologikoak: gure ezpainak elikatu/zaintzeko kalitatezko osagaiekin egindakoak.
Bizigarri ekologikoak: gatzdunak eta gatzik gabeak. Entsaladak, pureak, tostadak, etab. aberasteko eta gatza ordezkatzeko.

Close menu